Login Register

XIV Congreso Internacional de la Sociedad Española de Didáctica de la Lengua y la Literatura

    
4ª Circular: Informaciones de Interés [PDF]

3ª Circular: Comunicaciones y publicaciones [PDF]

Acreditación del congreso como formación continua [VER]

Acreditación del Congreso:

El Congreso está acreditado como formación continua para los profesores de enseñanza reglada en Portugal, de los grupos 110, 200, 210, 220, 300, 320, 330, 340 e 350.

Más información en: http://www.cffh.pt/?m=ver_plano_formacao&id=22



2ª Circular: Call for Papers SEDLL 2013 [PDF]

1ª Circular: Presentación del XIV Congreso International SEDLL 2013 [PDF]




Aurkezpena

Gaur egungo gizarteek irakaskuntza, hezkuntza eta ikerkuntza jarduerei heltzen diete handituz doan planteamendu global batetik, arazoak eta konponbideak aurkitu nahirik tokian tokiko erantzunen ondorioak gainditzeko. Alderdi hori aintzat harturik, Minhoko Unibertsistateko Ikasketa Erromanikoen Saileko Estudos Espanhóis e Hispano-Americanos Alorrak antolatu nahi du Espainiako Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Elkartearen XIV. Nazioarteko Biltzarra, berau zientzia eta kultur elkartrukerako gunea izan dadin eta, bereziki, hispaniar eta lusitaniar hiztunen hezkuntzaren eta didaktikaren errealitatea erakuts dadin, horiek guztiek dituzten antzekotasunak, parekotasunak eta bai berezitasunak eta identitateak ere agerian utzirik.

Beraz, SEDLLeko aurtengo biltzarrak Portugalen egitean xede batzuk ezarri ditu: batetik azkeneko hiru bosturtekoetan zehaztutako elkartearen nortasun-ezaugarriak indartu nahi ditu; eta bestetik, “ELEren didaktika: ikerketa, ikasketen planifikazioa eta etorkizuna” izenburuak erakusten duenez, mundu globalizatuan gaztelaniaren irakaskuntzari buruzko eztabaida gunea izan nahi du. Aipatutako gai horren ardatz nagusia izango da ELEren didaktikaren aukera zientifiko, instituzional eta akademikoei buruzko eztabaida, kontuan izanik gaztelaniaren ikaskuntzak nazioartean izan duen eskari handiak batetik eta irakaskuntza-ziklo gehienetako eskaintza akademikoen zabalkundeak bestetik eragin duten burrunba. Hala ere, gaztelaniaren ikasketen gorakada nabarmen hori gorabehera, badira oraindik hainbat erronka garrantzitsu egoera hauek eraginda: ELEren didaktikaren estatutu zientifikoak, kalitate-estandar profesionalek eta Boloniaren eremuaren barruko gradu-ondoko ikasketen berdefinizioa.

Jakin badakigu gai horiek eta ikerketa arlo guztietako beste batzuk izango direla eztabaida zientifiko eta akademiko aberatsen objektua. Horregatik, Batzorde Antolatzailearen izenean gonbidatzen zaituztet SEDLLen XIV. Nazioarteko Biltzarrean parte hartzera; eta horrekin batera nahiko nuke abenduaren 3tik 5era bitartean Minhoko Unibertsitatea izan ledin kultura-arteko elkarrizketa aberats eta onuragarriaren lekukoa, gure lan- eta hezkuntza-esperientziak indartzeko eta, aldi berean, Braga hiria elkarbizitzarako toki egokia izateko non bilkuraren jarduera hertsia gaindituko baita.


Xaquín Núñez Sabarís
Batzorde Antolatzaileko Presidentea